Orain pare bat aste Leioako Berbalamiñe euskara taldeak Txitxiburruntzi Eguna ekainaren 12an ospatuko zela iragarri bazuen ere, gaur euskaldunon leioaztarren elkarteak atzeratu behar izan du San Bartolome auzoak hartuko zuen kultur hitzordua. Izan ere, Txitxiburruntzia "daten kontuagatik urrira atzeratuko" dutela jakinarazi dute. Iaz ere, arazoak izan zituzten ospakizunaren bosgarren edizioa burutzeko, baina orduan "Udalak ezarritako oztopoak" gainditu eta egitarau zabala burutu zuten, umeentzako tailerrak, euskal dantzak, txitxiburruntzia, herri bazkaria, koadrilen arteko herri kirolak eta erromeria izan zirela. Bitartean, Berbalamiñek aurrera darama urrian abiatutako bazkide kanpaina. "Parte hartu Leioan euskararen alde!" du leloa. Argazkian, auzotarrak dantzan, aurreko Txitxiburruntzi Egun batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!