Txori abeslarien lehiaketa egingo dute igandean Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 31a, 18:04
Urkoko zelaiek Txori Abeslarien XI. Lehiaketa hartuko dute igandean, ekainak 5, Sopelako Udalak eta Txori Lagunak Elkarteak antolatuta.Aipatu taldea 1961ean eratu zuten, eta beraien hitzetan, "eskarmentu handikoa da". Aurreikuspenen arabera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria eta Errioxako 150 txorik parte hartzea espero da. Federatutakoak lau mailatan banatuko dira: karnabak, karnaba mistoak, txokak eta txoka mistoak. Federatuez gain, zaleek eta herrikoek beren lehia propioan ere parte hartzeko aukera izango dute. Sariketa goizeko 9:30ean hasiko da, baina izen ematea 8:30ean egin beharko dute parte-hartzaileek. Argazkian, karnaba / cc-by-sa juan_e.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun