Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak Ondarroan amaituko du ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 31a, 20:36

Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak Ondarroan emango dio amaiera ikasturteari datorren ekainaren 11n. Izan ere, egun horretan Jabekuntza Eskoletako Sarearen Topaketa burutuko da bertan. Hori dela eta, Getxoko Udalak Jabekuntza Eskolako ikasleentzat doako autobusa jarriko du bertaratzeko. Lea Artibaiko herrian hainbat jardueraz ospatuko dute kurtsoaren bukaera: “Las practicas feministas en el Arte” titulupean, mahai ingurua, Eskoletan gaur egun martxan dauden perkusio tailerretako ikasleekiko kalejira eta bazkaria Arrigorri hondartzan izango dira. Mahai inguruaren gaiak honako hauek izango dira: “Cambiando conceptos de arte:mujeres artistas en el siglo XX”, “Aproximacion a algunas experiencias Feministas en el Arte" eta “El empoderamiento de las Mujeres a traves de las Bandas Feministas”. Hizlariak Haizea Barcenilla, Maria Mur eta Silvia Palumbo izango dira hurrenez hurren. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.

Autobusa goizeko 9etan aterako da Telletxe kaletik, Algortako metroko geltokiaren aurretik, eta itzulera arratsaldeko 5etan izango da. Izena emateko epea asteartean, ekainak 7, amaituko da. Argibide gehiago lortu nahi duten ikasleek Berdintasunerako Zerbitzuaren 944 660 136 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Emakumeei erdaraz

Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola pasa den urrian abiatu zen eta ikasturtean zehar 19 ikastaro eskaini dituzte, aurrekoan baino bi gehiago. Halere, euskararen presentzia azken urteotan bezain urria izaten jarraitzen du ikastaro guztietatik bi baino ez baitira euskaraz eman.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun