Igande honetan, ekainak 5, Kirol Jaia egingo dute Leioan. Goiz osoan zehar, doako hainbat ekintza izango dira Sakoneta kiroldegian.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiak sei urte daramatza “Kirolari Ateak Zabalik” jardunaldia antolatzen lurraldeko hainbat udalekin batera, Leioakoa barne. Aipatu ekimena jolas izaera dauka eta herritar guztiek parte har dezakete. "Jarduerak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabera egokituta daude", arduradunek jakinarazi dutenez. "Kirola integratzeko eta hezteko tresna da, erreminta osasungarria eta pizgarria", gaineratu dute. Egun horretarako honako ekintzak antolatu dituzte: indoor bizikleta, esgrima, aquagym-a, sortze dantza, igeriketa eta pilates-a. Argazkian, esgriman aritu ahal izango dira igandean Sakonetara hurbiltzen direnek / by-sa
Dimi15.