Ekainaren 17an izango dira Leioako Pop Rock Lehiaketaren finalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 1a, 10:38

Urtarrilean abiatutako Leioako XI. Pop Rock Lehiaketaren finalak ekainaren 17an izango da, Barandiaran Behekoa institutuan. Hitzordua iluntzeko 9:30ean jarri dute. Kontzertu horietarako sarrerak doakoak izango dira. Ekimenak bi kategoria ditu. Metal atalean, Quaoar eta Averno ordezkari lokalak, Galdakaoko Ero bandarekin lehiatuko dira. Pop-Rock arloari dagokionez, Last Fair Deal tokiko ordezkari bakarra, Enkore bilbotarrak eta Madrilgo Love Division izango ditu aurrean. Guztira, hainbat txokotako 119 talde aurkeztu dira lehiaketara. Finalistek zuzenean joko dute Leioako Sanjuanetako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.800 euroko saria jaso eta diskoa grabatuko dute. Argazkian, Leioa eta Bilboko Quaoar taldea / © Quaoar.

Averno Itzubaltzeta / Romo eta Leioako heavy musika taldearen "Sell" abestiaren bideoklipa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun