Skate eguna egingo dute ekainaren 25ean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 1a, 13:44
Skate Eguna egingo dute ekainaren 25ean Sopelako Zipiriñe ikastetxeko patioan. Batetik, ikastaroa egingo dute 11:30etik 13:30era. Ondoren, txapelketa eta erakustaldia izango dira 16:00etatik 20:00etara. Sariketari dagokionez, bi mailatan banatuko dute: 16 urtetik beherakoak eta "Open", hau da, 16 urtetik gorakoena. Lehiaketan parte hartzeko mezu bat bidali beharko da gaztelekua[abildua]sopelana.com helbide elektronikora. Bestela, www.guretxokoskatepark.com webgunean egin daiteke. Argibide gehiagorako 944 065 505 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, mutil bat Leioako skate pistan / © Leioa.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun