Getxoko Udalak sormen topaketak antolatu ditu ekainaren 28 eta 29rako, udalerriko gazteei begira. Horietan, neska-mutilek sormena landuko dute etorkizunetako Izarren Distira galetan parte hartzeko. Ekimenaren helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da, beraiek gustuko dituzten jardueren bitartez, arduradunek adierazi dutenez. Topaketekin batera, hainbat jarduera egingo dituzte azarora bitartean. “Euskararen erabilera bultzatzearekin batera, gazteei beren zaletasunak eta irrikak agertzeko espazioa ere eskaini nahi diegu”, azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak. Topaketak Urduñako aterpetxean egingo dituzte eta doakoak izango dira. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik. Argibide gehiagorako 663 083 736 telefono zenbakira deitu edo
info[abildua]izarrendistira.com helbide elektronikora bidal daiteke mezua. Argazkian, antzerkietan gorputza menperatzeko parada izango dute topaketetan parte hartzen duten gazteek / © Getxoko Antzerki Eskola.