Sopelako Bilduk adierazitako konpromisoen artean, "aldaketaren lidergoa herriarekin eta aldaketaren alde egon daitezken guztiekin konpartitzeko prestutasun osoa" dutela adierazi du koalizioak. Ezkertiarren hitzetan, "politika egiteko estilo berria martxan ipintzeko konpromisoa hartzen dugu, baita sopeloztarren protagonismoa suspertzeko ere". EAJri buruz ondokoa esan dute: "bere jarduera eta kudeaketa erabat kuestionatuta daude eta beraz, aldaketaren agindua errespetatu behar du". Horrekin batera, "alderdi espainolisten ordezkaritza, gutxiengo nabarmena izanda, aldaketa zapuzteko ezin dutela erabili" azpimarratu dute.
Sopeloztarrei zorionak emateko bideoa plazaratu dute Bilduko zerrendakideek (cc-by Bildu):