Txakolin Eguna egingo dute igandean Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 1a, 15:06

Txakolin Eguna izango da igande honetan, ekainak 5, Berangoko Nagusien Etxeko plazan (Sabino Arana kalea), eguerdiko 12etatik aurrera. Txakolingileen Laguntzaileek antolatutako jaialdiaren hamaikagarren edizioan, tokiko 22 ekoizlek parte hartuko dute eta 700 botila jarriko dituzte, kopa erosita, dohainik dastatu nahi duten guztientzat. Iaz, mila baino gehiago saldu zituzten. Horretaz gain, 70 kilo burruntzi-pintxo eta txorizo banatuko dituzte, antolatzaileek beraiek prestatuta. Produkzio prozesuaren gaineko esperientziak eta iritziak elkartrukatzeko aukera ematen die ekoizleei Txakolin Egunak. Ehunaka lagun batzen dira urtero. "2010eko txakolina kalitate onekoa izango da, urtetik urtera hobetuz doalako produkzio prozesua", antolatzaileen arabera. Argazkia: © Berangoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun