Gazte bat atxilotu dute Neguriko etxebizitza batean indarrez sartzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 1a, 17:47

Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Negurin, etxebizitza batean indarrez sartzen ari zelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 19:00ak aldera jaso zuen abistua polizia autonomikoak. Behin lorategira sartuta, ustezko gaizkilea etxeko ate nagusia kolpatzen ikusi omen zuten bertaratutako ertzainek. Momentu horretan, mutilak sarraila apurtzea lortu zuen, polizia iturriek diotenez. Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainek hura menperatu behar izan zuten. Jarrera horren zergatia galdetzean, bere ohiko bizilekua zela erantzun omen zuen gazteak. Hala ere, poliziek gezurretan ari zela konfirmatu eta atxilo eraman zuten bizilekuan kalteak sortu eta indarrez sartzea egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun