Hilaren 23an San Juan gaua izango da, Euskal Herri osoan udako ekinozioaren inguruko ospakizun paganoak mantendu dituen gaurik luzeen eta xelebreena. Gau hori, euskal mitologiako gordelekua bilakatu da Leioan, bertako Akelarre Batzordeak dozena bat urtez egindako lanari esker. Mendibile gaztetxea zen hartan sortu eta urtez urte sorginak, lamiak, galtzagorriak eta hamaika pertsonai gehiago Leioako Txosna Batzordeak lehenengo eta Maritxu Teilagorrik geroago jarritako suaren inguruan dantzan aritu dira, era parte-hartzailean. Izan ere, Leioako eta inguruetako auzotarrak dira akelarrea antzezten eta dantzatzen dutenak, nahi duenak har dezakeela parte. Igande honetan, 13. akelarrearen entseguei ekingo diete. Ekimenaz barrutik gozatu nahi dutenek Lamia AEK euskaltegiko plazan arratsaldeko 7etan agertzea baino ez dute egin behar, bertan izango baita lehenengo entsegua. Bertaratzerik ez duenak
akelarrea.leioa[abildua]gmail.com posta elektronikora mezuren bat bota edo
Facebook-eko horman idatz dezake. Argazkian, aurreko urte baten entseguetako bat.