Saharako hainbat umek Leioan emango dute uda

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 1a, 19:47

Azken urteotan bezala, Leioako Fath elkarteak Oporrak Bakean kanpainarekin bat egin du. Horrenbestez, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeei uztailan eta abuztuan familia leioaztarrekin bizitzeko aukera eskaini nahi diete berriro. Egitasmo horrekin, ume sahararrek bizi duten egoera larrietatik denbora batez aldentzea nahi dute arduradunek. 1996tik daramatzate Leioan ekimena garatzen. Eskaera aintzat hartu nahi dutenek, Fath elkartera deitu beharko dute, hau da, 656 735 687 telefono zenbakira. Ekimenak Udalaren diru-laguntza jaso du. Argazkian, ume saharar bat surfean / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun