Gure dinamikaren hastapenak burutzeko, ekainaren 6tik 10era itxialdia burutuko dugu Donostiako unibertsitatean. Bertan hamaika ekimen, jardunaldi eta eztabaida eginen ditugu. Eta dinamika honi behar duen hasiera emateko, Ekainaren 11 ekitaldi nazionala eta kontzertuak eginen ditugu Usurbilen. Laster begi bistan baitauzkagu hainbat epaiketa; Oarsoaldeko gazteena edo Iruñerriko epaiketa zerrenda luzeen hurrengoa kasu.
• 18:30ean, ekitaldi nazionala.
• Gero, kontzertuak: Vendeta, Betagarri, Ze esatek!, Kaotiko eta Esne Beltza.
Euskal gazteriari deia luzatzen diogu ekimenotan parte hartzeko. Bai Donostiako itxialdian bertaratuz zein Usurbilgo Ekitaldira hurbilduz.
Gazte 1+Ez! plataforma
Nazio ekitaldiaren kartela

2007az geroztik, euskal gazteria kolpatu dituen gazteria aktiboaren kontrako sarekadetan Hego Euskal Herrian, 220 gazte baino gehiago atxilotuak izan gara, gehienak torturatuak eta espetxeratuak izan gara. Hori da batzen gaituena. Horregatik sortu dugu Gazte 1+ Ez! plataforma. Guk bizi izan duguna salatuz, etorkizunean horrelako egoerak errepikatu ez daitezen lan egin nahi dugulako. Onartu ezina da egun, Euskal Herrian murgilduta gauden aldaketan halako eraso gehiago ematea. Ez atxiloketak ezta epaiketak ere. Baina, jakin badakigu, estatuen mendeku eta amorruan oinarritutako politika errepresiboak ez duela etenik, ez herritarrok muga jartzen ez diogun bitartean behintzat. Argazkian, nazio ekitaldia iragartzeko emandako prentsaurrekoa / © Gazte 1+ Ez!.