Etzidamu, larunbatarekin,
Ekogune Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko 21 Agendarako Bulegoak eta
Urdulizko Kultura Sailak zinema saio berezia eskainiko dute tokiko kultur etxean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Arratsaldeko seiak aldera, publiko guztiari zuzenduta dagoen
"Para que sirve un oso" film komikoa proiektatuko dute. Horretan, txikitatik ingurumenaz maiteminduta dauden bi anai agertzen dira. Horietako batek Antartidan klima aldaketa ikertzen ari da baina, etsituta, Asturiasera bueltatzea erabakiko du, baso batean bizi den bere anaiaren bila. Ondoren, 20:45ean, Iciar Bollain zuzendariaren "Tambien la lluvia" pelikula eskainiko dute, hiru Goya sari irabazi dituena. Argazkian, "Para que sirve un oso" filmaren errodajean hartutako irudi bat / © Versatil Cinema SL eta Alta Produccion SLU.