Aitor Artetxe preso algortarra Aranjuezera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 2a, 15:42

Aitor Artetxe Rodriguez preso politiko algortarra Soto del Realetik Aranjuezeko Madrid VI espetxera eraman dute aste honetan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Gaztea joan zen astean estraditatu zuten Frantziatik Espainiara, aipatu lehenengo herrialdean ezarritako kartzela zigorra bete ostean, eta Soto del Realen sartu zuten. Aranjuez Getxo udalerritik 458 kilometrotara dago. Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrari dagokionez, Bordeleko Gradignan espetxean daukate. "Kartzelaz aldatu dute osasun arreta exijitzeagatik zigor ziegetara sartu izanaren ondorioz", errepresioaren kontrako erakundeak azaldu duenez. Gradignan Getxotik 337 kilometrotara dago. Argazkian, Aitor Artetxe joan den asteko lekualdaketan / © Espainiako Barne Ministerioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun