Ekainaren hasierarekin batera, "Osteguna, Nabigatzailearen Eguna" ekimena jarri du martxan
Getxoko Turismo Bulegoak, udalerriko bela enpresen laguntzaz. Horren bidez, gaur hasi eta irailera bitartean, ostegunero 2 orduko irteerak egingo dituzte belaontzian, 30 euroren truke. Hitzordua Kapitaintza Eraikinean jarri dute, 16:45ean. Irteerak, berriz, 17:00etatik 19:00etara izango dira. Lekua lortu nahi dutenek, aldez aurretik eskatu beharko dute 944 910 800 telefono zenbakira deituz edo
infoturismo[abildua]getxo.net helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Aipatu ekimena "Euskal kostaldea belan" programaren barruan kokatzen da. Belaontzian, iraupen, ibilbide eta salneurri desberdinetako beste irteera batzuk ere eskaintzen ditu egitasmo horrek, pertsona guztien behar eta nahietara egokitzeko. Argazkian, belaontzi bat Galea lurmuturretik gertu / © Getxoko Udala.