Ereagako hondartzak, ordea, aurtengoa laugarren aldia izango da bandera urdina jasotzen duena (aurrekoak 2006, 2007 eta 2010ean izan ziren). Bandera urdinak aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, tartean, bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, informazioa, ingurugiroko hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Azken helburua, berriz, turismoaren garapen jasangarria eta hondartzarako eta gunerako ingurugiroko gestioa lortzea da.
Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak bere poztasuna agertu du lortutako bi sariengatik: “gure hondartzak guztien on dira, gero eta ahulagoa den herri eremua osatzen dute, eta horregatik, horiek zaindu beharra dugu, eta horiek errespetatzen eta partekatzen ikasi behar dugu”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.