Euskal erromeria hartuko du larunbatean Larrabasterrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 3a, 00:02

Aitxu! Sopelako euskara taldeak udari hasiera emateko ohiko erromeria antolatu du larunbat honetarako, ekainak 4. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Larrabasterrako Urgitxeta plazan. Bertan, Arrabots boskoteak erromeria gidatua egingo du. Ekimen horrekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte. Bitartean, Sopelako gazteek, Koadrila Egunaren harira, poteoan ibiliko dira batukada batez alaiturik udalerriko kaleetatik zehar. Argazkian, hainbat neskato dantzan aurreko erromeria batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun