Metro Bilbao garraio enpresak zerbitzu bereziak jarriko ditu bihar, larunbata,
Shakira abeslari ezagunaren kontzertutik pilaketarik gabe bueltatu ahal izateko. Udaberriko eta udako larunbatetan ohikoa den gau osoko zerbitzua indartuko dute gauerditik eta goizaldeko ordubata arte. Gauzak horrela, Algortaraino iristeko bospasei minuturo izango da trena. Urdulizerako metroak, berriz, hamar minuturo irtengo dira San Mamesetik. Plentziarrek, ordea, ez dute aldaketarik nabarituko, ohi bezala ordu erdiro helduko baita garraio publikoa hiribilduraino. Shakira abeslari kolonbiarrak San Mames futbol zelaian abiatuko du “Sale el Sol” delako biraren emanaldia gaueko 10etan. Aurretik, Juan Magan eta Ragdog musikariak arituko dira, 20:30etik aurrera. Dena den, ikuslerik goiztiarrenak 18:30ean sartuko dira San Mamesen ordu horretan irekiko baitituzte ateak. Argazkian, Shakira pasa den azaroaren 23an Barakaldoko BECen emandako kontzertuan / ©
Shakira Euskadi.