Metro Bilbao garraio konpainiako bulego nagusian (Nafarroa, 2 / Bilbo) aurkeztu dira gaur goizean enpresa batzordeko ordezkariak, langileek atzoko batzarretan adostutako hitzarmen proposamena zuzendaritzari helarazteko asmoz. Giza Baliabide arduradunak, ordea, ez du hartu nahi izan, LAB sindikatuak zabaldu duenez. Zer edo zer proposatu nahi badute, "greba batzordeak berak enpresa bilera batera deitzeko" esan die, lan erakunde abertzaleak salatutakoaren arabera. Bitartean, ekainaren 14 eta 16an lanuzteak egiteko eskaera aurkeztu du jada enpresa batzordeko beste ordezkaritza batek Lan Ordezkaritzari eta bitartekaritza lanak egin dituen Preco erakundeari. Besteak beste, “Konfidentzialtasun akordioa” bertan behera uztea eskatuko dute geldialdien bitartez. Bada, deialdi berri horiek direla eta, Precok batzar batera deitu ditu bi aldeak: astelehenean bildu beharko dira, goizeko 10etatik aurrera. Argazkia: © LAB Metro Bilbao.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!