M-15 mugimenduak arratsaldean egingo du bere lehen asanblada Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 6a, 14:03

"Benetako Demokrazia orain" aldarrikapena eta M-15 mugimendua Uribe Kostara helduko dira gaur arratsaldean. Izan ere, 20:00etan herri asanblada egingo dute "haserretuek" Leioako Bulebarrean dagoen monolitoaren inguruan. Deialdia Bilboko Arriaga plazako kanpaldiaren inguruan eratu den asanbladaren babesa dauka eta Hartu Bizkaia! ekimenaren baitan kokatzen da. Ekimen horrekin, "haserretuek" jendartea eraldatzeko aurretik lan egiten duten kolektiboekin lankidetza sustatu nahi dute, sarea zabaldu eta indartzeko asmoz. Besteak beste, beste asanblada batzuk iragarri dituzte Erandion, Algortan eta Itzubaltzeta / Romon, baina oraingoz ez dute datarik finkatu. Era berean, bere herri edo auzoan batzarra eratu nahi dutenentzat tomalaplaza.bizkaia[abildua]gmail.com posta elektronikoa sortu dute, deialdiak komunikatu eta zentralizatzeko. Argazkian, Bilboko "haserretuen" asanblada / cc-by-nc-nd D'Andres.

Hartu Bizkaia! ekimenaren oharra

Auzoetara!

Sumintasunetik abiatu ginen, eta sumintzeko arrazoi aunitz daudela eta lan handia dagoela egiteko argi geratu da. Hontarako, auzo, plaza… edonon, denon artean informazioa elkartrukatzea ezinbestekoa da. Gizartea aldatzeko oinarriak mugimendua, elkartrukaketa eta aniztasuna dira.

Aspalditik ditugu Bizakia osoan hainbat eremu desberdinetan lanean gogor aritu diren egiturak.

Elkargune sare handia dugu, beraien eta bere gisakoen egoera aldatzeko etetengabe kezkatzen ari diren pertsonak. Errealitate honen aurrean, pixkanaka-pixkanaka hiritarron berregite sozial eta ekonomikoa erdietsiko duen dinamika berriak sustatzea posible da, elite politiko eta ekonomikoen kaltetan.

Asanbladak auzo eta herrietara berraldatzeaz asko hitz egin da. Jende asko interesatu da ezagutza, arazoak, interesak eta konponbideak elkartrukatuz elkarteetan parte hartzean. Hau dela eta, hona hemen gure proposamenaren helburuak:

• Beste gizarte ajenteen (emakumeen, langabetuen, immigranteen…) errespetu eta aintzat hartzea. Guk ez dugu ezer berririk deskubrituko. Nahi duguna, gizartearen parte-hartzea indartzea da, lehenagotik bide honetan lanean aritu diren guztiekin lankidetzari ekinez.

• Auzo edo hiriko barrutietan banatutako asanbladak sortzea, elkarte, talde edo konpromisoa duten pertsonen arteko harremanak indartzeko.

• Asanblada desberdinen arteko erlazioak eratzea, proposamen orokor eta talde ekintzak elkar hartu ahal izateko.

• Gure auzo eta herrietako kaleetara deliberazio eta eztabaida polítikoa ateratzea, arazo lokalak global eta sistemikoak diren horiekin harremanetan jartzeko, era horretan krisi globalari irtenbide benetan demokratikoak antzeman eta eskaini ditzakeen mugimendu hiritar bat sortzen joan dadin.

Honek guztiak, hurrengo emaitza hauek erdiesten lagunduko digu:

• Komunikaziorako bideak sortuz, auzo bakoitzeko errealitate eta kezka zehatzat hurbilago izatea (sumintasun partikular eta antolatuak: kaleraketak, boterearen gehiegikeriak…).

• Tokian tokiko elkarguneetara hurbiduz, arazoen aurrean erantzun eta aktuatzeko gaitasunak hobetzea.

• Parte-hartzaileen profilak sailkatuz, gizarte osoaren parte-hartzea areagotzea.

• Eragiteko esparruak banatuz eta zabalduz, mugimendu honen bizirautea erdiestea.

Proiektu edo egitasmo honek forma har dezan, barruti edo herri bakoitzetik erreferente bezala izateko konpromisudun jendeari bere izena eman dezala eskatzen diogu. Horretarako honako helbide horretara bidali diezagukezu eposta: tomalaplaza.bizkaia@gmail.com. Honela, aurretik aipatutako asanbladetan parte-hartzean interesaturik dauden pertsonak koordinatzeri ekin ahalko diogu.

Herri eta Auzoak saila bisitatu dezakezue, zuen inguruan antolatu diren asanbladekin harremanetan jartzeko.

Eskerrik asko eta plazan ikusiko dugu elkar!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun