Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinarazitako alerta laranja egoera dela eta, Imanol Landa jarduneko alkateak larrialdi plana jarri du indarrean, 0 egoeran, Getxoko udalerrian. Gaur goizean bertan “krisi mahaia” bildu du tokiko agintariak, aurreikusitako eguraldiaren eboluzioagatik, beharrezko izatekotan prebentzio eta jardueren dispositiboak prest egon daitezen. Ildo horretan, gune arriskutsuak zaintzeko neurriak jarri dituzte martxan eta, behar izatekotan, giza taldeak ere antolatuta daude. Era berean, herritarrei gogoratu diete, prebentzio bezala, urez betetzeko arriskua duten garajetan autoak ez uzteko, ezta Gobela ibaiaren ondoan ere. Hedabideen albisteei eta udal web guneari (www.getxo.net) adi egotea eskatu die getxoztarrei Udalak, aurreikusitako euri jasen eboluzioa ezagutzeko. Argazkian, larrialdi zerbitzuak egoerari adi, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!