Atzo, igandearekin, amaitu zen aurten seigarren aldiz egin den Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azoka. Edizio honetan 13.900 euro bildu dituzte, "egun arte azokan lortutako diru kopururik handiena", arduradunen esanetan. Batutako dirua Nikaraguara bideratuko dute, Educacion Sin Fronteras izeneko gobernuz kanpoko erakundearen bitartez. Salgai izan diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak izan dira soilik. Horiek guztiek euro bat inguruko prezioa izan dute. "Ekitaldi horren arrakastak erakusten du, jarduera finkatu ez ezik, hazi ere egin dela, bai bisitarien kopuruan, baita bildutako dirutzan ere", aipatu dute udal iturrriek. Guztira, bisitariek eskainitako liburu kopuruaren %88a erosi dute. Fondoak hainbat gai jorratzen zituen, bildumak eta entziklopediak barne zeudela. Argazkian, iazko Bigarren Eskuko Liburu Azoka / ©
Getxoko Kultur Etxea.