Areetan bulego nagusia daukan Remolcadores Ibaizabal SA enpresako langileek lau greba egun deitu dituzte ekainaren 13, 14, 15 eta 16rako, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Deialdiaren arrazoia enpresak laneko sistema aldatzearen erabakia hartu izana eta, eta kontratazioari dagokionez "hitzarmena bete ez izana". Lan erakunde abertzaleak azaldu duenez, Remolcadores Ibaizabalgo langileek honako laneko sistema daukate: 24 orduz guardian atoiontzietan eta 72 ordutako atsedena, hurrenez hurren. Udan desberdina da, uztailetik irailera guardiak handitzen dira eta 24 ordu egoten dira guardian eta 24 atsedena hartzen. "Enpresak erabaki du egungo laneko sistema ez dela baliagarria kontratazio berrietarako. Hauei, errotazio sistema zorrotzagoa ezarri die, kasu batzuetan, 7 egun jarraian itsasontzian eta 21 egun libre. Sistema honek beste autonomia elkarteetako langileak kontratatzea ahalbidetzen du, atsedenaldi luzeetan euren jatorrizko lekura buelta daitezkeenak", azaldu du LABek. Argazkian, Ibaizabalgo atoiontziak Portugalete parean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!