Getxoko Udaltzaingoak bi lagun atxilotu ditu asteburu honetan bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita, tokiko Udalak jakinarazi duenez. Horietako bati, gainera, beste delitu bat leporatu diote, ustez ausarkeriaz gidatzeagatik. Guztira, 44 alkoholemia proba egin eta 10 positibo jaso zituzten poliziek. Horietatik bederatzi gidariei salaketa jarri zieten, arau-hauste administratiboa egotzita. Horietako batzuk udalerrian izandako bost trafiko istriputan nahastuta egon ziren, udal iturriek aipatu dutenez. Ezbehar horietako lautan, bi gurpildun ibilgailuek autoen aurka talka egin zuten. Bosgarrenean, berriz, autoa bidetik irten eta zuhaitz baten aurka jo zuen. Istripu horien eraginez, kalte materialez gain, pertsona bat zaurituta suertatu zen. Gauzak horrela, anbulantziak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen. Halaber, istripuetako batean nahastuta egon zen gidari bat atxilotu behar izan zuten udaltzainek, bide segurtasunaren aurkako delitua, gida-baimenik ez izatea eta ausardiaz gidatzea egotzita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!