Instituzio eta erakunde publikoen "axolagabekeria eta pasibotasunaren" aurrean, kanpaina berri bati ekingo diote Mikel Alexander Uriarte Gonzalez 22 urteko gaztearen senide eta lagunek. Aipatu mutila 2010eko irailaren 8an hil egin zen, autoarekin Bizkaiko Zubiaren transbordadoretik erorita, Portugaletetik Areetara igarotzen ari zela. Oraingo honetan etxez etxe banatuko dute informazioa, Areetan eta Portugaleten. Horren bitartez, besteak beste, Bizkaiko Zubiak segurtasun neurrietara bideratzen duen diru kopurua ezagutzera eman nahi dute. Izan ere, Uriarteren gertukoek behin baino gehiagotan adierazi dutenez, aipatu azpiegiturak "segurtasun neurri egokirik ez izatea" izan daiteke gazteari heriotza ekarri zion ezbeharraren arrazoia. "Horrelako
istripu gehiagorik ez gertatzea" ahalbidetu nahi dute hildako mutilaren lagun eta senideek. Argazkian, Bizkaiko Zubian bertan sinadurak batzen ibili ziren zendutako mutilaren adiskideak.