Gaur goizean izandako bi batzarretan, inolako akordiora ez dira heldu
Metro Bilbao garraio enpresako langileen ordezkariak eta zuzendaritza. Europa Press albiste agentziak aurreratutakoaren arabera, beharginek joan den astean atzera botatako proposamen berbera jarri dute mahai gainean konpainiako arduradunek. Gauzak horrela,
deitutako lanuzteei eustea erabaki du enpresa batzordeak. Hurrengo geldialdia etzi, asteazkenarekin, izango da goizeko 6:30etik 8:30ak arte eta, arratsaldez, 18:30etatik 20:30ak arte. Halaber, hilaren 14 eta 16rako beste bi lanuzte egun deituta daude, oraingo honetan goizeko 5:45etik 8:45era. Azkenik, bihar, 10:00etan, elkarretaratzea egingo dute Metro Bilbaoko bulego nagusiaren (Nafarroa, 2 / Bilbo) aurrean. Eta pare bat asanblada, 10:30ean Nafarroa kalean eta 17:30ean Sarrikon. Argazkian, hilaren 18an, garraio enpresako bulego nagusiaren (Nafarroa, 2 / Bilbo) aurrean elkartu ziren ehun langile inguru / ©
LAB Metro Bilbao.