Andra Mari jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa antolatu dute beste urte batez Urdulizen. Lanak postaz zein zuzenean entregatu ahal izango dira tokiko kultur etxean (Aita Gotzon, 16 - 48610 Urduliz), ekainaren 21eko 13:30ak arte. Irabazleak 400 euro jasoko ditu. Bestalde, ekainaren 22tik uztailaren 7ra bitartean egingo den erakusketan herritarrek aukeratzen duten lanaren egileak 100 eurotako saria lortuko du. Eta beste saririk jaso ez duen urduliztar baten obrarik onenaren egileak, beste horrenbeste. Uztailaren 8an emango dute ezagutzera epaimahaiaren erabakia. Argazkian, goitibehera jaitsiera Urdulizko Andra Mari jaietan / cc-by-nc-sa Napharroa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!