"Erauntsia pasatu eta guardasola atera" dio esaera zaharrak, bere zabalean. Euskal Herriko eguraldia aldakorra dela medio, etxetik irten eta gero aukeratutako arropaz damutu behar izatea edonori gerta dakioke, noiz edo noiz. Horri konponbidea jarri nahian, UKBERRI.NETek Uribe Kosta eta Erandioko
eguraldia eskaintzeari ekin dio, udalerrika gainera, nahiz eta udalerri ezberdinen arteko aldaerak txikiak izan. Horretarako,
AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak zabaldutako teknologia erabili dugu, akatsen bat izanda ere, euskaraz dagoela baliatuta. Ezkerreko menuan,
"Eguraldia" sakatuta, eguneko zein datozen hiru egunen pronostikoa, gehienezko eta gutxienezko balizko tenperaturak, haizearen norabideak eta indarrak eta euria egiteko probabilitatea ikusi ahal izango dira. Gainera, nahi izanez gero informazio gehiago eskuratu ahal izango da, AEMETen logoa sakatuta.