
Herenegun, larunbatean,
ongi etorri ekitaldia (mp3) egin zioten Xabi de la Maza gazteari Gorlizko eta eskualdeko 200 auzotar baino gehiagok. Bertan, Xabi berak, gurasoek, Las Kabras koadrilak, gazte mugimenduak, eta amnistiaren aldeko mugimenduak hartu zuten parte. De la Mazak pairatutako bahiketa salatu, Aletxu Zobaran eta Alfon Etxegarai gogoratu, Xabiren etorrera ospatzera animatu eta igande honetan goizeko 12:30ean Bilboko Guggenheim museotik irtengo den
presoen aldeko manifestazioan parte hartzera deitu zuen AAMk. Gazte Mugimenduak, bere aldetik, Gazte 1+Ez! ekimena sustengatzera deitu zuen, besteak beste. Xabiren gurasoek, denbora honetan batutako babes osoa eskertu zioten familia, koadrila, auzotar, unibertsitateko lagun eta Soto del Realgo zein Foncalent espetxeetako kideei. De la Maza 2009ko abenduaren 19an atxilotu eta bi egun beranduago espetxeratu zuen Fernando Grande-Marlaska epaileak, Segi gazte erakunde ilegalizatuko kidea izatea leporatuta. 543 egun preso eta herritik ehunaka kilometrora eman ostean, eta 30.000 euroko bermea ordainduta, 2011ko maiatzaren 28an kaleratu zuten. Egun horretan egin zioten lehenengo harrera De la Mazari. Argazkian, Xabi koadrilakoak agurtzen.