Bestalde, Plentzian, EAJk alkatetza lor lezake, Bilduren botoak bereganatuta. Argi dagoena da ez dela EAJ eta Isamari Zarauzaren independenteen arteko gobernu bateratua egongo. Barrikan eta Gorlizen independenteek izango dute giltza. Urdulizen, ordea, PSE-EEk erabakiko du Bilduk ala, litekeena, EAJk alkatetza izango duten. Ezustekorik ezean beste udalerrietan EAJ nagusitu beharko litzateke.
EAJren EBBren oharra
Euzkadi Buru Batzarrak hartu duen erabakiaren arabera, bere hautagaitzak aurkeztuko ditu ordezkaritza lortu duen udal guztietako alkatetzetara, eta bere zerrenda buruak bozkatuko ditu ekainaren 11an euskal udalak osatzeko ospatuko diren Osoko Bilkuretan.
Erabaki honen bidez ere, hiru ahaldun nagusietarako bere hautagaiak aurkeztuko ditu, EAJ-PNVren egitasmoa beste hautagaienarekin alderatzeko xedez. Zentzu honetan eta hemendik hiru Batzar Nagusiak osatzeko Osoko Bilkurak izan arteko epean, une honetan aurreikusten ez diren inguruabarrik ez badago, EAJ-PNVren batzarkideek beren zerrenda-buruak baino ez dituzte babestuko.