"Udalerrian merkataritza jarduerak sustatzeko" 105.000 euroko diru-laguntza eman dio
Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteari
tokiko Udalak. Gauzak horrela, aurreikusitako jarduerak honakoak izango dira: Getxori buruzko argazki albuma egiteko, 5.000 euro; Merkataritza sustatzeko VII. kanpainarako, 13.000 euro; III. "Rist-Rast irabazi" izeneko lehiaketarako 6.000 euro; XXI. Erakusleihoen lehiaketarako, 6.000 euro; XXI. Getxo Modarako 48.000 euro; IX. Getxo Outlet-erako, 16.600 euro; eta I. Getxo International Cup-erako, 10.400 euro. Aitor Soloeta Ekonomia zinegotziak azpimarratu duenez, "diru-laguntza hori, krisialdi honetan, Getxoko Udalak udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzeko egiten duen esfortzu bat da. Baita bertoko dinamizazioa, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko lanaren beste adibide bat ere". Argazkian, Aitor Soloeta Ekonomia zinegotzia.