Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu Amets Ladislao, Ibai Egurrola eta Marimertxe Alcocer algortarrak zein Xabier Gutierrez leioaztarra, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aurretatu duenez. Auzitegi Nazionalak
zazpi eta bost urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien, Asier Borrero eta Aitor Artetxe ustezko etakide algortarrak ezkutatu eta ihes egiten lagundu izana leporatuta. Beste akusatu bat, Maribel Prieto berangoztarra absolbitu egin zuen. Auzitegi Gorenak maiatzaren 19an ikusi zuen auzia,
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu bezala, eta absoluzioaren berri gaur jakin dute akusatuek. Egurrola, Ladislao eta Gutierrez Irunen atxilotu zituen Guardia Zibilak 2008ko abenduaren 8an; eta Alcocer eta Prieto abenduaren 10ean
atxilotu zituzten Itzubaltzeta / Romon eta Berangon, hurrenez hurren. Guztiek salatu zuten guardia zibilek "
modu basatian torturatu" zituztela. Argazkian, auziperatuei babesa emateko agerraldia.