Eguraldiaren hobekuntza dela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta laranja egoera bertan behera uztea erabaki du. Horri jarraiki, atzo Getxo udalerrian martxan jarritako
larrialdi plana eta krisi mahaia desaktibatu egin ditu Imanol Landa jarduneko alkateak. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako eguraldi iragarpenaren arabera, esperokoa zen 30 l/m2-tik gorako prezipitazioak egitea, astelehen eguerdiko 12:00etatik astearte eguerdiko 12:00etara. Iragarpenaren arabera, tokiren batean euri-jasa handiak izan zitezkeen eta aurreikusita zegoen oso handiak izatea gauerdian. Hori dela eta, beharrezko izatekotan, prebentzio eta jardueren dispositiboak ekiteko prest jarri zituen Getxoko Udalak. Ildo horretan, gune arriskutsuak zaintzeko neurriak jarri zituzten martxan eta, behar izatekotan, giza taldeak ere antolatuta zeuden. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren komisariako koordinazio zentroa / © Getxo.net.