Lanuzte eguna deituta dute biharko, asteazkena,
Metro Bilbao garraio enpresako langileek. Geldialdien bidez, zuzendaritzak "hitzartutako akordioak bete ez eta eskubide sindikalak murriztu nahi dituela" salatuko dute ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek. Dagoeneko CCOOk mobilizazioak alde batera uztea erabaki du: sindikatu horrek enpresaren proposamena onartu du. Gainontzeko langile erakundeek goizeko 6:30etik 8:30ak arte eta, arratsaldez, 18:30etatik 20:30ak arte egingo dituzte lanuzteak. Bitartean, Metro Bilbaoko arduradunek
zerbitzu minimoak iragarri dituzte: hamar konboietatik lau aterako dira gutxienez, ohiko zerbitzuaren %40a. Horrenbestez, San Inazio eta Arizen artean 6-7 minuturo ibiliko dira trenak. Bidezabal eta Santurtzira, berriz, 14-15 minuturo. Plentziara heltzea are okerrago egongo da. Hilaren 8an ere izango dira geldialdiak. Argazkian, langileek egindako elkarretaratzeetako bat / ©
LAB Metro Bilbao.