Juan Jose Ezpeleta Barrikako jarduneko alkatearen kontrako salaketa aurkeztu zuten atzo Bilduko zinegotziek, Getxoko Instrukzioko 6. epaitegian. EAJ utzi ostean iBarrika alderdiaren burua denari, "apetaren arabera, aurrekonturik gabe obrak kontratatzea" leporatzen diote koalizioko ordezkariek,
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez.
Barrikako Bilduren arabera, horretarako "eskumenik ez zeukala", 19.392 eurotan agindu zituen lanak Ezpeletak eta maiatzean egin zituzten: bata, Bustu aldean argiteria publikoa jartzekoa, 12.569 eurotan; eta bestea, Lastarrin saneamendu hartunea ipintzekoa, 6.822 eurotan. Aipatu jarduna "prebarikazio edo kontratazio iruzur delitua" izan daiteke, koalizioaren ustez, "obrak aurrekonturik ez zeukatelako eta horretarako krediturik ez zegoelako". Argazkian, Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkatea.