Plentziako Uribe Kosta BHI zentroko
Ikasle Abertzaleek institutuaren funtzionamenduaren eta ikasleriaren eskubideen inguruko inkestak banatu dituzte gaur, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean. DBHko estudianteen atsedenaldian egin dute ekimena eta 50 gazte inguruk bete dute galdetegia. Ikasleen erantzuna "oso positiboa" izan da, Plentziako Ikasle Abertzaleak taldearen ustez, ikasleriaren gehiengoa jarritako mahaietara gerturatu baita eta haietariko askok inkesta betetzea erabaki dutelako, baita taldearen inguruko galderak egitea ere. Galdetegiaren erantzunak hurrengo egunetan argitaratuko dituzte, "ikasleen artean zer konpondu eta jorratu dezakegun ikusteko eta horretan oinarriturik datorren ikasturtera begira lan egiteko". Kurtso honi bukaera eman diote Plentziako IAko kideek baina datorren ikasturtean gogotsu jardungo dutela argi utzi dute. Argazkian, 2009ko apirilaren 30ean Ikasle Abertzaleak Algortan egindako eskualdeko manifestazioa.