Sopelako jaiak heldu aurretik, eskupilota txapelketari hasiera emango dio
Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Gainera, 2006an sortu eta iaz III. Txapelketa zela iragarri arren, aurten bosgarren ediziora helduko da ekimena, kanporaketak ekainaren 20tik 30era bitartean jokatuko direla. Finala, ordea, urtero legez Sanpedroetan bertan burutuko da. Txapelketan binakako jokaldiak izango dira, eta bertan parte hartzeko, interesatuek hilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako, mezuren bat bidali beharko dute
sopelakoaga[abildua]gmail.com helbide elektronikora, bikotea osatzen duten kideen izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta bizilekua azalduz. Talde bakoitzak bost euro jarri beharko ditu. Finala hilaren 30ean, osteguna, izango da, arratsaldeko 7:30ean, Sopelako frontoi handian. Argazkian, iazko partidetako bat / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.