Ostiraletik igandera Getxotar Dantza Eguna ospatuko da hamazortzigarren urtez. Publikoak bertoko lau dantza-eskoletako taldek eskainiko dituzten saioez gozatu ahal izango du eta koreografia guztiak Algortako Biotz Plazan aurkeztuko dira. Aurtengo edizioan, 4 eta 20 urte arteko 100 bat ikaslek parte hartuko dute. Saioetarako sarrera doakoa da. Ekainaren 10ean, ostiralean, Ana Lararen Dantza Estudioko ikasleen eskutik hasiko dira saioak, 18:30ean. Horren ondoren, 20:30ean, Dantzarte akademiako ikasleak arituko dira. Biharamunean, ekainaren 11n, larunbatean, Itzubaltzeta / Romoko Carmen Veraren Dantza Eskolako dantzariek jardungo dute 12:30etik aurrera. Azkenik, igandean, ekainak 12, Las Arenas Flamenko-Eskolako ikasleen koreografiez itxiko da zikloa 12:00etan. Argazkia: © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!