Sopelako Aralar: "Bildu babesten dugu alkatetzarako"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 8a, 15:08

Sopelako Aralarrek pozik hartu ditu Bilduk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak. Beraien botoekin, Udalean aldaketa nahi dutela erabaki dute sopeloztarrek. Aralarrek erabaki horrekin bat egiten du eta, nahiz eta izandako emaitzek Udalean egotea ahalbidetuko ez diguten, gure errespetu eta babes osoa dauka Bilduk. Alkatetzarako lehian diren alderdiek sopeloztar gehienek bozkatutako hautagaitza errespeta dezatela espero dugu. Gauzak horrela, kontuan hartuta bion hauteskunde programak bat datozela, Bildu babesten dugu alkatetzarako. Argazkian, Sopelako Aralarren hautagaitzaren aurkezpena, hauteskundeak baino lehen / © Aralar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun