Iaz baino okerrago
Izan ere langileriak euskara jakitea baloratuko du Udalak esleipena emate aldera. Alabaina, 100 puntuetatik zazpi baino ez du emango Lantaldea eta Udalerriko eskaintza kultural eta turistikoa hedatzea arloak. Bertan, hiru azpiatal daude, tartean "eskatzen diren titulazioak, espezializazioa, euskara eta beste hizkuntza batzuk jakitea" barne hartzen duen Langileen profila. Hortaz, bataz beste, %0,58ko garrantzia du langileen euskara maila.
Iaz, Terraza tabernan, %1,75eko garrantzia zuen derrigorrezkoa ez zen gure hizkuntzak eta Koldo Iturbe Euskara zinegotzia berak barkamena eskatu behar izan zuen Getxoko Udaleko Euskara Aholku Batzarrean. Gertatutakoa "akatsa" izan zela eta egoerak "jokoz kanpo" harrapatu zutela esan zuen orduan Iturbek. Orain, kontua era okerragoan errepikatu da. Euskalgintzak, bere aldetik ezin izan zuen errekurtsorik aurkeztu, Getxoko Udalak ez baitu Euskararen Ordenantzarik.
Lizitaziorako beste baldintza batzuk
Esleipenaren oinarrizko diru kopurua hileko 1.701 euro izango da. Eskaerak udaletxeko Ondare eta Etxebizitza Sailean (Foruak kalea, 6) aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 8etatik 14:00etara. Aipatu bezala, horretarako azken eguna uztailaren 8a izango da eta, horren biharamunean, toki berdinean egingo den ekitaldi publikoan agiri orokorrak eta balorazio irizpideak dituzten gutun-azalak zabalduko dituzte, eguerdiko 12etan. Eskaintza ekonomikoa duen gutuna, berriz, lizitatzaileei adieraziko zaien egunean zabalduko dute udaletxean egingo duten jendaurreko ekitaldian, 8:30ean. Argibide gehiagorako deitu 944 660 044 telefono zenbakira.