Bildu bigarren indarrean kokatu da Bizkaiko instituzio ugarietan eta sendo sartu da agertoki politikoan, alkatetza asko lortuz, herritarrek maiatzaren 22an bozkatu ondoren. Bizkaiko zenbait udalerrietan, Sopela, Elorrio eta Lemoa kasu, "jendarteak EAJren teilatuan utzi du gobernatzeko aukera ahalbidetzearen ardura", koalizioaren ustez. Hala ere, nahiz eta aipatu udalerrietan Bilduk irabazi duen, "ez dago zalantzarik EAJkoek ez dutela dudarik izango, PP eta PSE-EEn botoei ezker boterea hartzeko", Saioa Villanueva alkategai sopeloztarrak salatu duenez. Bere iritziz, EAJk udal eta foru erakunde guztietan beren hautagaiak aurkezteko jarrera, itxuraz neutrala dirudiena, "PPk hainbat udalerrietan eskainitako botoak jasotzeko ezkutuko helburua baino ez dela argi dago, eta PSE-EEk ere Madrilen aginduz berdina egingo duen itxaropenarekin". Hain zuzen ere, Sopelan aipatu bi alderdien babesa beharko dute jelkideek Bilduri alkatetza kentzeko. Argazkian, Saioa Elejabarrieta eta Idoia Buruaga Lemoa eta Elorrioko alkategaiekin batera eman du gaur prentsaurrekoa Villanueva sopeloztarrak / cc-by Bildu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!