Urtzi Paul preso algortarra Sevilla II espetxera bueltatu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 18:06

Urtzi Paul Larrea Algortako preso politikoa Badajozetik Sevilla II espetxera eraman zuten atzo bertan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Mutila maiatzaren 26an atera zuten kartzela andaluziarretik Extremadura aldera eramateko. "Hasiera batean Madrilera eramango zutela esan zioten, baina gero Badajozera eraman eta bertan nonbait okertu zirela adierazi zioten, nora eramango zuten zehaztu gabe ordea", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Atzo, Sevilla IIra bueltatu zuten. Aipatu espetxea Getxotik 938 kilometrotara dago. Argazkian, Urtzi Paulen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun