Toponimia ibilbidea egingo dute larunbatean Getxoko kostaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 20:09

Larunbat honetan, hilak 11, laugarren toponimia ibilbidea egingo du Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute, Algortako Portu Zaharreko Etxetxun. Bertatik abiatuta, bisitariek San Nikolas ermita, Usategi eta Aixerrota ezagutzeko aukera izango dute. Bidean barrena, toponimia, izenen jatorria, arkitektura, geologia, biologia eta inguruko historiari buruzko azalpenak emango dizkiete parte hartzaileei. Horren gaineko argibide gehiago eskatzeko eta izena emateko, 688 635 350 telefono zenbakira deitu edo getxo.toponimia[abildua]gmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian, Algortako Portu Zaharra / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun