Ska jaialdia egingo dute bihar Sopelako Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 20:20

Ostiral honetan, hilak 10, ska musikaz gozatzeko aukera egongo da Sopelako Sekeko gaztetxean. Izan ere, gaua alaitzeko, Uribe Kostako Rotabator talde gazteak eskualdean ematen duen lehenengo kontzertua eskainiko du aipatu lokalean. Hitzordua arratsaldeko 8:30ean jarri dute. Emanaldi horren ostean, giro ezin hobea mantentzeko asmoz, Cable Street Beat taldeak ska musika jarriko du gau osoan zehar. Argazkian, Sopelako Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun