Sopelako Udalak bonbilla zaharrak birziklatzeko zerbitzu berria jarri du martxan. Udaletxeko sarreran kokatu dute bilketarako gunea. Bertan, erabiltzen ez diren edota zaharrak diren lanparak utz ditzakete herritarrek, ondoren, zabor guztia tratamendu bereziko planta batera eramateko. Deskarga-lanparak, fluoreszenteak zein kontsumo gutxiko bonbillak hartuko dituzte, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Halogenoak eta filamentuzko lanparak, ordea, ez dituzte batuko. Erabilitako bonbillek ingurumenerako kaltegarria den merkurioa izaten dute. Elementu horien hainbat zati berrerabil daitezke: beira, ontziak egiteko; metala, siderurgian erabiltzeko; plastikoa, elementu horren birziklapenean erabiltzeko; eta merkurioa, ureztaketarako edo ur edangarria gatzgabetzeko plantetako hidrolisi prozesurako. Argazkian, bonbilla bat / cc-by-sa
anieto2k.