Josu Landaluze jelkideari emango dio botoa Sopelako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 21:02

Elorrion eta Laudion bezala, Sopelan EAJren alkategaien aldeko botoa emango du PPk, "El Correo Español" egunkariak aurreratu duenez. Durangaldeko udalerrian popularren babesa nahikoa du Ana Otadui jelkideak alkatetza Bildu koalizioari kentzeko. Laudion eta Sopelan, ordea, PSE-EEren laguntza ere beharko lukete EAJkoek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPko iturriek aipatu kazetari azaldu diotenez, "bestelakorik egitea ez lukete ulertuko udalerri horretan bozkatu gaituztenek. Ulergaitza egingo litzaieke abstenitu eta Bilduri gobernatzen uztea. Ez ligukete berriro botorik emango". PSE-EEk noren alde egingo duen galdetuta, zera erantzun dute PPkoek: "Guk badakigu zer egingo dugun. Ez dakiguna da beraiek zer egingo duten. Euren jakingo dute". Argazkian, ikusteke dago oraindik nork hartuko duen Imanol Garai jelkidearen lekua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun