Txorierrin, Fanon eta Erandioko Goierrin izango dira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 21:28

Lamiakoko jaiak orain bi asteburu izan direnean, Txorierri auzoak hartuko die lekukoa Leioan. Ostiraletik igandera arte, hainbat ekitaldi izango dira bertan (pdf). Erandion, berriz, Fano eta Goierri auzoek hartuko dituzte ospakizunak. Horrenbestez, lehenengoan, ostiralean, igel-toka lehiaketa egingo dute. Horrekin batera, tortilla txapelketa eta dantzaldia izango dira. Larunbatean, berriz, kalejira eta pailazoak izango dituzte bertan. Gainera, bazkari herrikoia, taberna ibiltaria, txitxiburruntzia eta dantzaldia ere egongo da. Igandean, euskal dantza erakustaldiarekin eta tiragoma lehiaketarekin bukatuko dira jaiak. Bitartean, Goierrin, Haitzama taldearekin gaupasa egingo dute ostiralean. Larunbatean, berriz, Euskadiko Sokatira Txapelketa izango da (640 kilogramo) eta Trikizio taldeak girotuko du gaua. Igandean, idi-probak eta pailazoak egongo dira. Azkenik, astelehenean, jaiei amaiera emateko, goizeko meza eta nagusientzako luncha egingo dituzte. Tartean, larunbatean, bertso saio mundiala eskainiko dute, 20:00etatik aurrera, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza bertsolariek. Argazkian, dantzariak Martiartuko zelaietan.

Txorierriko jaiak

Ekainak 10, ostirala

18:00 Txupinazoa eta jaiei hasiera ematea.
18:30 Haur jolasak eta ludoteka.
18:30 Mahai-futbol txapelketa nagusientzat.
19:30 Maskota txapelketa.
19:30 Umeentzako erromeria.
20:00 Txokolatada.
23:00 Kontzertuak Baketazo eta Sabotajerekin.
Zozketa.

Ekainak 11, larunbata

10:00 Txupinazoa eta krosean izena ematea.
11:00 Herri krosa.
11:30 Tortilla lehiaketan izena ematea.
12:00 Haur parkea puzgarriekin eta ludoteka.
12:00 Igel-toka lehiaketa eta bolo-joko txapelketa.
13:00 Tortillak aurkeztea.
16:00 Haur parkea puzgarriekin, ludoteka eta mozorro lehiaketa.
16:00 Tute lehiaketa.
18:00 Denontzako jolasak (petanka, sokatira, txingak, lokotx-bilketa).
19:00 Magoa.
20:00 Sardina jana.
21:00 Umorezko bakarrizketak
23:00 Erromeria Hakker taldearekin.

Ekainak 12, igandea

10:00 Txupinazoa.
11:00 Arku tiroa.
11:30 Gozogintzako lehiaketan izena ematea.
12:00 Mahai-futbol txapelketa umeentzat.
12:00 Txapel-jaurtiketa lehiaketa.
12:00 Talo tailerra.
13:00 Leioako musika bandak eskainitako kontzertua.
13:30 Gozogintza aurkezpena.
14:00 Herri bazkaria.
16:00 Mus lehiaketa eta 80ko hamarkadako jolasak.
18:00 Euskal dantzen erakustaldia Gure Ohiturak, Trabudu eta
Txikiak Txiki taldeekin
19:00 Nagusien Mahai-futbol finala
20:30 Sari banaketa eta jai bukaera.


San Antonio jaiak Goierrin

Ekainak 10, ostirala

20:00 Suziri jaurtiketa.
23:00 Erromeria Haitzama taldearekin.

Ekainak 11, larunbata

17:00 Puzgarriak.
18:00 Euskadiko Sokatira txapelketa (640 kilogramo).
20.00 Bertso saio mundiala: Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza.
00:00 Erromeria Trikizio taldearekin eta disko-festa.

Ekainak 12, igandea

18:30 Idi-probak.
18:30 Pailazoak: “Potxin eta Patxin”

Ekainak 13, astelehena

12:30 Meza Santua.
13:00 Nagusientzako luncha.


San Bernabe jaiak Fanon

Ekainak 10, ostirala

19:00 Txupinazo.
20:00 Igel-Toka txapelketa.
21:00 Tortilla Lehiaketa.
22:30 Dantzaldia.

Ekainak 11, larunbata

12:00 Kalejira.
13:00 Meza.
14:00 Taberna Ibiltaria.
15:00 Bazkari Herrikoia.
19:30 Pailazoak.
21:00 Txitxiburruntzia.
22:30 Dantzaldia.

Ekainak 12, igandea

12:30 Kalejira.
13:00 Euskal dantzak.
17:00 Tiragoma lehiaketa.
20:00 Jaien amaierako traka
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun