Emakume baten hilotza aurkitu dute Getxon indarkeria zantzuekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 9a, 21:54

Biolentzia aztarnak dituen emakume baten hilotza aurkitu dute Getxon, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Parapente zale batek topatu du gorpua Azkorri eta Barinatxe hondartzen arteko pasealekuan, arratsaldeko 16:45ak aldera. Polizia iturriek adierazi dutenez, hilotzean indarkeria zantzuak igarri dituzte. Zendutako emakumea identifikatu egin dute jada. Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez, asteartean, hilak 7, aipatu andrea desagertuta zegoela salatu zuten. Ertzaintza tokian dago segizio judizialaren zain. Argazkia: © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun