Getxon agertutako emakumea erail izana baztertu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 10a, 16:09

Lehen indizioei jarraiki, atzo Getxoko kostaldean hilda agertu zen emakumea erail zutenik baztertu egin dute Ertzaintzaren ikertzaileek, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Une honetan, istripu bat izan den edo emakumezkoak bere buruaz beste egin ote zuen argitzeko lanetan dihardute. Zentzu horretan, eta autopsiaren emaitzen zain, biktimak aurpegian dituen lesioak gorpua aurkitu zen tokira erori izanaren ondorio direlako hipotesia ikertzen ari dira. Parapente zale batek topatu zuen hilotza Azkorri eta Barinatxe hondartzen arteko pasealekuan, arratsaldeko 16:45ak aldera. Zendutako emakumea identifikatu egin dute jada. Herrizaingo Sailetik atzo jakitera eman zutenez, asteartean, hilak 7, aipatu andrea desagertuta zegoela salatu zuten. Argazkia: © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun